Teknologi berrien eragina

Teknologi berriekin lotutako jokoak eskolan, familian edo beste edozein eremutan erabil daitezke. Gurasoak eta hezitzaileak arautuko dute erabilera, neurrigabea izan ez dadin.Hiru bloke handi bereiz ditzakegu:

Ordenagailu jokoak: CD-ROMeko jokoak  
 Gaur egun 3 urtetik aurrerako haurrentzako jokoak aurki ditzakegu baina erabili ahal izateko gutxieneko gaitasun batzuk behar ditu: mugimendu-trebetasuna, jarreraren kontrola eta baita trebetasun kognitibo batzuk.               
 3-6 bitartekoentzako jokoek, fonemak, doinuak, zenbakiak, izenak, forma geometrikoak, oroimena, behaketa, buruketa matematikoak etab. lantzen laguntzen dute. Ipuin ludikoak ere aurki ditzakegu, ludikoak direnak.

·         Ordenagailua eskolan: Eskolan ordenagailu bakoitza haur batek baino gehiagok erabiliko du , beraz erabiltzeko arau batzuk finkatu beharko dira eta ordenagailua ikasgelan leku finko batean eduki, beste jolas-txoko bat bailitzan.                Ebaluazioa: kualitatiboki eta bakarka egingo da, haurrari lagundu eta bere gaitasun guztiak garatu ahal izateko. Egokiena behaketa sistematikoaren fitxa egitea da.

·         Interneteko eta sareko jokoak:Helbide ugari daude jokoak eskaintzen dituztenak, bilatzaile on bat erabili eta helburuaren araberako jokoa hautatu.Adibidez: Hezkuntza ministerioak (http://www.pntic.mec.es) edo Kataluniako Generaletik (http://www.gencat.net/ense)

·         On-line jokoak:Internetera konektatua egotea eskatzen dute. Hedu batek kontrolatu beharko du haurraren erabilera, izan ere haurrentzako egokiak ez diren gauza asko aurki daitezke interneten.
Ez da ahaztu behar ordenagailuak ez duela inoiz izan behar lagunen edo bestelako jolasen ordezkoa.

Ordenagailu txikiekin egiten diren jolasakJostailutzat hartzen diren ordenagailuak, normalean hezigarriak.Orain arte jokoak ezin ziren aldatu eta haurra hazten zenean bere gaitasunerako eskas gelditzen ziren. Baina gaur egun, teknologi berrien laguntzari esker, USB aren bidez joko gehiago sartzea posible da.

Kontsolak:Badira eramangarriak direnak eta telebista-pantailara konektatu beharrekoak ere.Jokoak: espaziorako bidaiak, leku bitxietako edo gaztelu sorginduetako abenturak, auto edo moto lasterketa jokoak, kirol-lehiaketa, borroka-jokoak … oro har, funtsik gabeko eta izugarrizko indarkeria-karga duten jokoak.                
Heziketa-baliagarritasun eskasa dute, ala ere, mugimendu-trebetasun batzuk eta erreflexuak lantzen laguntzen dute. 4-5 urte berako haurrentzat ez dira gomendagarriak, eta denbora eta joko mota mugatu beharko zaie.