Lehiazko jolasa eta lankidetza-jolasa

Lehiazko jolasa:Jolas mota honetan beti dago irabazle eta galtzaie. Ez dago askatasunik, puntuaziorik handiena lortzeko dagoen presioa dela eta, estuasun psikologikoa sortzen dute, galtzeko edo huts egiteko beldurragatik.Arazoetako bat hau da: haurrak egoera horretan jartzen direnean, onartuak izatea irabazlearen edo galtzailearen mende balego bezala sentitzen dutela; haur horiengan estuasun eta agresibitate suntsikor handia eragiten die.
 Lankidetza-jolasa:
Lankidetza-jolasa talde osoak helburu komun bat lortzeko jarduten duen hura da. jolasten sri direla, modu dibertigarrian ikasten dute besteak aintzakotzat hartzen, eta denen mesederako lan egiteko prest sentitzen dira. Denek laguntzen dute, denek irabazten dute eta inork ez du galtzen.Jolas horiek sustatzen duten balioak eta trebetasunak hauek dira:
·         Lankidetza. Zereginak eta egoerak elkarrekin ebatzi ahal izatearen balioa eta trebetasuna
·         Enpatia. Bestearen egoeran jartzeko gaitasuna
·         Komunikazioa. Sentsazioak, gogo-aldarteak … adierazteko gaitasuna
·         Partaidetza. Kide guztien partaidetza sustatu eta bazterketa ezabatzen dute
·         Errealitate sozial positiboa eraikitzea.
·         Estimua eta autokentzeptu positiboa. Nork bere buruaren irudi positiboa garatzea
·         Poza. Porrotik eta gaitzespenik ez dagoenez, poza argi eta garbi azaltzen da.
Lankidetza-jolasak sailkatzeko adinaren irizpidea edo talde batek bere eboluzioan izaten dituen faseena erabiltzen da.Lankidetza-jolasak ondoren deskribatuko diren mailatan sailka ditzakegu:
·         Aurkezpen jolasak. Taldekideen izenak ezagutzeko
·         Ezagutzeko jolasak. Taldea hobeto ezagutzeko
·         Afirmazio-jolasak. Segurtasuna sustatzea, onarpena bultzatzea, bakoitzaren kualitateak eta mugak balioestea, autokentzeptu positiboa eta komunikatzen laguntzea.
·         Konfiantza-jolasak. Taldearengan konfiantza sustatzeko.
·         Komunikazio-jolasak. Taldearen barne-konfiantza sustatzea
·         Lankidetza-jolasak. Lankidetza, elkarlana eta partaidetza bultzatzeko
·         Gatazkak konpontzeko jolasak. Gatazken konponbide sortzaileak eskaintzen saiatzea
·         Distentsio-jolasak. Giro lasaia sortzea, barrea eta dibertsioa eraginez