Lehiazko jolasa eta lankidetza-jolasa
Lehiazko jolasa:Jolas mota honetan beti dago irabazle eta galtzaie. Ez dago askatasunik,
puntuaziorik handiena lortzeko dagoen presioa dela eta, estuasun psikologikoa
sortzen dute, galtzeko edo huts egiteko beldurragatik.Arazoetako bat hau da: haurrak egoera horretan jartzen direnean, onartuak
izatea irabazlearen edo galtzailearen mende balego bezala sentitzen dutela;
haur horiengan estuasun eta agresibitate suntsikor handia eragiten die.
Lankidetza-jolasa:
Lankidetza-jolasa talde osoak helburu komun bat lortzeko jarduten duen hura
da. jolasten sri direla, modu dibertigarrian ikasten dute besteak aintzakotzat
hartzen, eta denen mesederako lan egiteko prest sentitzen dira. Denek laguntzen
dute, denek irabazten dute eta inork ez du galtzen.Jolas horiek sustatzen duten balioak eta trebetasunak hauek dira:
·
Lankidetza. Zereginak eta egoerak elkarrekin ebatzi ahal
izatearen balioa eta trebetasuna
·
Enpatia. Bestearen egoeran jartzeko gaitasuna
·
Komunikazioa. Sentsazioak, gogo-aldarteak … adierazteko
gaitasuna
·
Partaidetza. Kide guztien partaidetza sustatu eta bazterketa
ezabatzen dute
·
Errealitate sozial positiboa eraikitzea.
·
Estimua eta autokentzeptu positiboa. Nork bere buruaren irudi positiboa
garatzea
·
Poza. Porrotik eta gaitzespenik ez dagoenez, poza argi
eta garbi azaltzen da.
Lankidetza-jolasak sailkatzeko adinaren irizpidea edo talde batek bere eboluzioan
izaten dituen faseena erabiltzen da.Lankidetza-jolasak ondoren deskribatuko diren mailatan sailka ditzakegu:
·
Aurkezpen jolasak. Taldekideen izenak ezagutzeko
·
Ezagutzeko jolasak. Taldea hobeto ezagutzeko
·
Afirmazio-jolasak. Segurtasuna sustatzea, onarpena
bultzatzea, bakoitzaren kualitateak eta mugak balioestea, autokentzeptu
positiboa eta komunikatzen laguntzea.
·
Konfiantza-jolasak. Taldearengan konfiantza sustatzeko.
·
Komunikazio-jolasak. Taldearen barne-konfiantza sustatzea
·
Lankidetza-jolasak. Lankidetza, elkarlana eta partaidetza
bultzatzeko
·
Gatazkak konpontzeko jolasak. Gatazken konponbide sortzaileak eskaintzen
saiatzea
·
Distentsio-jolasak. Giro lasaia sortzea, barrea eta dibertsioa
eraginez